Gizon bat atxilotu dute, neska-laguna jo duelakoan
ZORNOTZA. Ertzainek preso hartu zuten 24 urteko gizonezko bat joan den astelehenean, Zornotzan (Bizkaia). Haren neska-lagunak salaketa aurkeztu zuen: eztabaidan hasi zirelarik, gizonezkoak muturreko bat eta saihetsean kolpeak eman zizkiola adierazi zuen emakumeak. Ondoren labanaz mehatxu egin ziola ere azaldu zuen. Bestalde, Gernikan (Bizkaia), 44 urteko gizonezko bat atxilo hartu zuen Ertzaintzak atzo goizaldean; emaztea eta bien lagun bati jotzea egotzi diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu