Foruzaingoak eman du atxiloketaren berri. Noaingo Udaltzaingoari hots egin zioten goizaldean, ohartaraziz 28 urteko emakume bat negarrez eta urduri zegoela kalean.
Udaltzaingoa bertara joan zen, eta erietxera eraman zuten emakumea, bertan arta zezaten. Gertatutakoa salatu zuen, eta eta erasotzailearekiko urruntzeko agindua eskatu.
Foruzaingoa Orkoienera joan zen, eta atxilo eraman zuten gizonezkoa. Epailearen aurretik igaro ostean, aske utzi zuten, karguekin. 200 metroko urruntze agindua ezarri diote.