Ertzaintzako iturrien arabera, 25 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo Oionen (Araba) emaztea maiz jipoitzeagatik. Antza denez, eztabaida baten ostean atzo berriro jo zuen emaztea eta orduan atxilotu zuen Ertzaintzak. Emakumeak ertzainei jakinarazi zien tratu txarrak ohikoak izaten zirela.
Arratsaldeko zazpiak inguruan atxilotu zuten D.H 25 urteko gizonezkoa. Abisua jaso zuen Ertzaintzak eta eztabaida izaten ari zen etxera hurbildu zen. Ailegatu zirenean gizonak jo egin zuela azaldu zien emakumeak ertzainei eta tratu txarrak ohikoak izaten zirela gaineratu zuen.
Ustezko erasotzailea eraikin bereko beste etxe batean zegoen eta aurkitu zutenean atxilotu egin zuten.
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute, Oionen emaztea eskuarki jipoitzeagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu