Ibilgailu baten barruan gertatu zen ustezko erasoa, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Lekuko batek jakinarazi duenez, Olaberrian, N-1 errepidea GI-632 bidearekin batzen den tokian, auto bat gelditu egin zen, eta gizon batek ibilgailua gidatzen ari zen emakumeari eraso egin zion.
Lekukoa emakumeari laguntzera joan zenean, gizonak ihes egin zuen autoan. Ormaiztegin atzeman zuen Ertzaintzak; "edari alkoholdunen eraginpean" zegoen. 57 urte ditu atxilotuak.