gizartea

Gizon bat atxilotu dute Portugaleten, alabari hogei labankada ematea egotzita

Hogei urteko gaztea larri dago. Ustezko erasotzaileak beste bi seme-alabei ere zauriak eragin dizkiela jakinarazi dute ertzainek.

2009ko uztailaren 28a
16:01
Entzun
Gaur goizean 43 urteko gizon bat atxilotu dute Portugaleten (Bizkaia), seme-alabei eraso egitea egotzita. Alabetako bati hogei labankada eman dizkio eta larritasunaren barnean egonkor dago Barakaldoko Gurutzetako ospitalean (Bizkaia). Hogei urteko gazteari ebakuntza egin diote eta erreanimazio sailean dago.

Beste bi seme-alabek zauriak dituztela adierazi du Ertzaintzak; batek eskuan ebaki bat eta besteak gorputzean kolpeak ustez aitak eskaileretatik bota duelako.

Hamabiak aldera jaso dute abisua larrialdi zerbitzuek. Norbaitek bizilagun bat umeak jotzen ari zela ohartarazi die.

Ustezko erasotzailea eraikinean atxilotu du Ertzaintzak, arropak odolez zikinduta zituen eta patrikan labana bat zeraman, ertzainen arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.