Gizartea

Gizon bat atxilotu dute Portugaleten, bere etxeari su ematea leporatuta

Eraikineko bizilagun bat erietxera eraman behar izan zuten.

2009ko abuztuaren 17a
16:10
Entzun
Gizonezko bat atxilotu zuten atzo Portugaleten (Bizkaia) bere etxeari su ematea egotzita. Suhiltzaileek bizilagunak eraikinetik atera behar izan zituzten eta haietako bat ospitalera eraman zuten antsietate krisia izan zuelako. Ertzaintzak jakinarazi duenez, bikotekide ohiarekin arazoak zituelako eman zion gizonezkoak su etxeari.

Gertakaria 3:10ean izan zen, Portugaleteko General Castaños kalean. Une horretan ez zegoen inor erretako etxebizitzan.

Ertzaintzak sutea ikertu eta nahita piztutakoa izan zela frogatu zuen. Atxilotuak aurreko egunean berebikotekide ohiarekin eztabaida izan eta azken horrek salaketa jarri zuela jakin zuen Ertzaintzak. Horren ondotik, atxilotua sutearen susmagarri nagusitzat zuten ertzainek.

Atxilotua epailearen aurretik igaro beharko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.