Beraz, tratu txarrak eta urruntze agindua urratzea leporatzen dizkiote.
Emakumeak hainbatetan salatu ditu tratu txarrak, eta horregatik, bikotekide ohia dagoen lekutik kilometro bat baino gutxiagora hurbiltzea debekatu zion Bilboko 9. Instrukzio Auzitegiak. Halaber, bien 20 hilabeteko semearen zaintza emakumeari eman zion.
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Portugaleten, bikotekide ohiari tratu txarrak eman eta urruntze agindua urratu duelako
Portugaleteko (Bizkaia) udaltzainek 35 urteko J.G.S. gizonezkoa atxilotu zuten atzo, bere bikotekide ohiak tratu txarrak jaso zituela esanez salaketa jarri eta gero. 34 urteko emakumeak zaurien agiri bat aurkeztu zuen salaketa jartzearekin batera. Epailearen aginduz bikotekide ohiarengana hurbiltzea debekatua zuen J.G.S.k, baina, hala ere, emakumezkoaren etxean atxilotu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu