Ertzaintzak 33 urteko gizonezko bat atxilotu du Portugaleten, neska-lagunari tratu txarrak eragitea egotzita. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak dioenez, horretaz gain emakumea sexu harremanak izatera behartu du.
Atzo goizeko zortzietan izan zen ustezko erasoa, eta biktimak pixka bat geroago salaketa aurkeztu zuen. 13:30ak aldera atzeman zuten gizonezkoa. Honek antzeko aurrekariak ditu.
Kartzelan sartu dute, Basaurin.