Santurtziko Udalak eman du albistea: udaltzainek iragan urriaren 7an gizon bat atxilotu zuten andrazko bati kalean ukituak egitea egotzita. Ikerketan aurrera egin ahala jakin ahal izan dute ez zela izan gizon hura eraso hartan parte hartu zuen bakarra: beste bi gizon lagun izan zituen, eta, atxilotu ez badituzte ere, akusatuta daude horiek ere. Atxilotuak 38 urte ditu, eta beste bi gizonek 34 eta 40 urte.
Udaleko talde politiko guztiek bat egin dute "aho batez" jazoera hori eta antzeko guztiak arbuiatzeko.