Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du atxilotuak 41 urte dituela. Etxean izan da ustezko erasoa, eta biktima, emakumezkoa, bizilagunen etxebizitzara joan da, ustezko erasoetatik babesteko.
Ertzaintzak bertaratu direnean, emakumeak azaldu die eztabaida izan duela bikotekidearekin, armairu baten aurka jo duela, eta telefonoaren kableak moztu dituela laguntza eskatzea galarazteko.