Gizon bat atxilotu dute, semea eta emaztea jotzeagatik
BILBO. Bilboko udaltzainek 31 urteko gizon bat atxilotu zuten herenegun gauean, ustez emazteari eta 4 urteko semeari eraso egiteagatik. Udaltzainen arabera, semea makil batekin jo zuen buruan. Auzokoek eman zieten udaltzainei erasoaren berri. Bikotearen etxebizitzara azaldu zirenean, 29 urteko emakumeak aurpegia handituta zuen, ubeldurak zituen eta 4 hilabeteko haur bat zuen besoetan. Beste semeak buruan min zuen, ustez aitak emandako kolpearen ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu