Ertzaintzak 41 urteko gizon bat atxilotu du Sestaon, neska-laguna jo duela egotzita, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez. Alberto Arrue kaleko eraikin bateko behebarruan atzeman dute, goizeko bostak aldera. Emakumea San Eloy erietxera eraman dute, aurpegia odolez zeukalako. Biktimak gizonaren aurkako salaketa sartu du ondoren.
Atzo Donostian beste gizon bat atzeman zuten, bikotekide ohiarekiko urruntze agindua hautsi zuelakoan. 42 urte ditu gizonak eta Altzan atxilotu zuten.