gizartea

Gizon bat atxilotu dute Sopelan, hainbat adingaberi ekintza lizunak egin dizkielakoan

Udaltzaingoak atzeman du, eguerdian.

2014ko uztailaren 18a
11:21
Entzun

Sopelako Udalak jakinarazi duenez, atxilotuak 45 urte ditu, eta ez da herrian bizi. Iturri beraren arabera, azken egunetan zenbait salaketa egin dituzte, gizonezkoaren ekintzez ohartarazteko.

Lehenengo salaketa uztailaren 15ean jarri zuten, eta atzo, beste hiru. Hori horrela, Udaltzaingoak plan berezi bat abiatu zuen, eta, adingabe batzuek identifikatu ondoren, gizona atxilotu zuten.

Atxilotuak ekintzak onartu ditu; aurrekariak ditu antzeko jokabideengatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.