Gizon bat atxilotu dute, ustez bikotekidea labankatzeagatik
BILBO. Ertzaintzak 28 urteko gizonezko bat atxilotu zuen igande gauean Bilbon, genero indarkeria delitu bat leporatuta. Emakumeak salatu zuenez, gizonaren etxean izandako eztabaida baten ondoren, bikotekideak labana batez eraso zion; andreak ebaki bat zuen eskuetako batean, eta erietxera eraman zuten, zauria artatzeko. Ustezko erasotzailea bere etxean atzeman zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu