Gizon bat atxilotu dute Zallan, etxean eskopetarekin tiroka aritzea egotzita
Zallan (Bizkaia) 47 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak, eskopeta batekin etxe barruan eta baita kanpora ere tiro egitea egotzita. Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonezkoak «hainbat» tiro egin zituen, eta horietako batzuen ondorioz bi ertzain arinki zauritu ziren; bata buruan eta bestea aurpegian. Gizonezkoa «bere onetik kanpo» zegoela azaldu du Ertzaintzak. Gizonezkoaren bikotekidea eta haren semea etxean zeuden tiroketa gertatu bitartean, baina onik ihes egin ahal izan zuten. Tiroen ondorioz, gainera, kaleko hainbat ibilgailutan eta eraikinetan kalteak izan ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu