Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ormaiztegiko (Gipuzkoa) kiroldegiaren kanpoaldean gertatu zen. Gazteengana hurbildu, genitalak erakutsi eta haiei begira ukitzen aritu zen atxilotua.
Ertzainek gizona topatu eta, "zentzuzko azalpenik eman ez zuenez", atxilotu egin zuten, askatasun sexualaren kontrako delitua egitea leporatuta; 38 urte ditu.
Tolosako Auzitegiaren esku utzi dute.