Atzo arratsaldean egin zieten eraso bi gazteri, Zornotzan (Bizkaia). Larrialdi zerbitzuei ohartarazi zieten sexu erasoa egiten ari zitzaizkiela, eta bertara joan zen Ertzaintza. Bi gazteetako bat konortea galtzear zegoen.
Poliziari jakinarazi zioten gizonezko batek sexu ukituak egin zizkiela, galtzak jaitsita zeuzkala, eta atxilo hartu zuten, sexu erasoa egitea egotzita. Erietxera eraman zituzten bi gazteak, arnasa hartzeko zailtasunekin.