emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Zornotzan, emaztea jo duelakoan

2010eko uztailaren 20a
12:48
Entzun
Ertzaintzak 36 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Zornotzan, emaztea jo egin zuela egotzita. Ertzaintzaren arabera, sexu erasoa ere egin zion, eta euren seme zaharrena eta emaztearen ahizpa bat "bahitu" zituen.

Emazteak berak sartu zuen parte Gernika-Lumoko ertzain etxean. Hark zioenez, senarrak ustezko erasoaren ostean deitu egin zion, esanez bi haiek atxikiak zituela eta "zerbait" egingo ziela berekin ez bazen biltzen. Emakumezkoak senarrarekin hitzordua jarri zuen baina ertzainekin batera joan zen. Orduan atzeman zuten. Atxilotuak Errumaniako jatorria du eta bere herrialdeko Justiziak atzemateko agindua emana zuen.

Getxon, berriz, udaltzainek eta Espainiako Poliziak bi gizonezko atxilotu dituzte, hiru emakumezko prostituitzera behartu dituztelakoan. 53 eta 36 urte dituzte atxilotuek, eta Leioako eta Erandioko bizilagunak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.