GENERO INDARKERIA

Gizon bat atzeman dute Bilbon, bikotekideari labanaz eraso egitea egotzita

41 urte ditu atxilotuak. Zauriak ditu andreak.

2013ko urriaren 30a
10:41
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 41 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Bilbon,  bikotekidea jo eta labanaz erasotzea leporatuta. Aurpegian eta besoetan ebakiak ditu emakumeak.

10:30 aldera deitu zien atzo andreak ertzainei, eta biak zeuden etxebizitzara joan ziren poliziak. Gizona atxilo eraman zuten, genero indarkeriaren delitu bat egitea egotzita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.