Bilboko udaltzainek 46 urteko gizonezko bat atxilotu dute, emaztea jo egin duelako ustez. Atzo gauean izan zen ustezko erasoa, Zurbaranbarri auzoan daukaten etxean, Udalak dioenez. Haien 18 urteko alabak eman zien udaltzainei gertaeraren berri.
Emakumezkoak zauriak ditu eskubiko besoan, eta Basurtu Bilboko erietxera eraman zuten artatzera.