GENERO INDARKERIA

Gizon bat atzeman dute Donostian, bikotekide ohia jotzea egotzita

Atzo atxilotu zuen Ertzaintzak gizona, 35 urtekoa. Andrearen etxeko postontzian kalteak eragitea ere leporatu diote.

2012ko urriaren 1a
11:16
Entzun

Atzo arratsaldeko hirurak aldera, Donostiako Intxaurrondo auzoko etxebizitza batera joan ziren ertzainak, genero indarkeria delitu baten gaineko abisua jasota. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak berri eman duenez, etxean zen andrea, eta hark kontatu zien bere bikotekide ohia etxera joan zitzaiola, eta bertan, mehatxu egin eta iraindu ondoren, jo egin zuela.

Kalean topatu zuten ertzainek gizona, eta atxilotu egin zuten. Gaur goizean deklaratu du epailearen aurrean. Emakumea osasun etxera eraman behar izan zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.