GENERO INDARKERIA

Gizon bat atzeman dute Donostian, bikotekide ohiari eraso egitea egotzita

Ate baten markoaren kontra jo du burua biktimak.

2015eko martxoaren 25a
08:53
Entzun

41 urte ditu atxilotuak, eta genero indarkeria leporatuta atxilotu du Ertzaintzak. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gauerdian gertatu da erasoa, Egia auzoko etxebizitza batean.

Biktima, emakumezkoa, bizilagun batekin ari zen hizketan, eta bertan agertu da bikotekide ohia. Emakumea bultzatu eta lepotik heldu dio, bizilaguna labana batekin mehatxatzearekin batera. Andrea burutik heldu du erasotzaileak, eta atearen kontra jo du.

Bertara joan da Ertzaintza, eta atxilo hartu du ustezko erasotzailea. Erietxean artatu behar izan dute emakumea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.