Atzo arratsaldeko zortziak aldera, Ertzaintza Donostiako Marañon Doktorearen kaleko etxebizitza batera joan zen, genero indarkeriari lotutako abisu bat jaso eta gero. Etxean, andreak poliziei jakinarazi zien bere bikotekide ohiak iraindu, heriotza mehatxuak egin eta bultzatu zuela.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, etxetik gertu topatu zuten gizona, eta hura atxilotzean ertzainetako bati eraso zion. 39 urte ditu.