GENERO INDARKERIA

Gizon bat atzeman dute Gasteizen, bikotekidea jotzea egotzita

48 urte ditu atxilotuak.

2014ko maiatzaren 15a
07:51
Entzun

02:00 aldera gertatu da erasoa, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Emakume batek Ertzaintzari dei egin dio, azalduz bikotekidea jotzen ari zitzaiola. Etxera joan dira poliziak, eta begiak ubelduak zituela frogatu dute.

Andreak azaldu die bikotekideak egin dizkiola ubelduak. Etxean bertan zen gizona, eta atxilo eraman dute ertzain etxera. Txagorritxuko erietxera eraman dute andrea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.