Ertzaintzak 39 urteko gizonezko bat atxilotu du Gasteizen bart, emakume bat jo duela egotzita. Biktimak kolpeak ditu begi batean eta hanketan, eta ebaki bat belarri batean; Santiago ospitalera eraman dute.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, Esperanza klinikoaren inguruan izan da ustezko erasoa, goizeko ordubiak aldera. Emakumeak eman dio gertaeraren abisua Ertzaintzari. Poliziek ondoren erasotzailea bilatzeari ekin diote; han inguruan aurkitu dute.
Herrizaingo Sailak dio bi lagunek ez dutela hartu-emanik.