Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 35 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Gasteizen, genero indarkeria delitu bat leporatuta. Poliziek ikusi dute gizonezkoa kalean emakumea jotzen ari zela. Harengandik urruntzeko agindua zuen gizonak.
Goizaldean gertatu da ustezko erasoa. Manuel Iradier kalean auto bat zegoen geldirik; auto barnean zegoen andrea, eta kanpotik joka ari zitzaion gizona. Ertzainek erasoa ikusi eta bertara joan dira, oldarraldia eteteko. Atxilo hartu dute gizona.