Gizon bat atzeman dute, homizidio ahaleginagatik
DONOSTIA. Ertzaintzak 38 urteko gizonezko bat atxilotu zuen asteartean Donostian, homizidio ahalegina egotzita. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak atzo eman zuen horren berri. Egotzitako ekintza joan den urriaren 28an gertatu zen, Irunen (Gipuzkoa). Herrizaingo Sailaren arabera, atxilotuak bertze gizon bati tiro egin zion hanka batean, eztabaida baten ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu