Bart Markina-Xemeinen (Bizkaia) 59 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak, emaztea jotzea egotzita. Biktimak ertzainei jakinarazi dienez, tratu txar fisiko nahiz psikikoak azkeneko 30 bat urtean eragin dizkio senarrak; mehatxuak ere bai.
Azkeneko ustezko erasoa bart egin dio gizonezkoak, eta bizilagun batek eman dio abisua Ertzaintzari. Honek adierazi du emakumezkoak gorputzean ubeldurak eta zauriak zituela.
emakumeen aurkako indarkeria
Gizon bat atzeman dute Markina-Xemeinen, 30 urtean emazteari eraso egitea leporatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu