53 urteko gizonezko bat atxilotu du Guardia Zibilak Saratsan (Nafarroa), ustez 10 urteko haur bati sexu abusuak egitea eta pedofilia edukiak Interneten zabaltzea leporatuta. Umearen amak jarri zuen salaketa, eta salatua ikertzen hasi ziren poliziak. Guardia Zibilaren arabera, hilabeteak zeramatzan gizonezkoak haurrari sexu abusuak egiten, eta sare sozialetan beste adingabe batzuekin harremanetan jartzen zen.
Iruñeko Guardia Epaitegiko epaileak gizonezkoa espetxeratzeko agindu du.