Epailearen aginduz eta behin-behinean, preso sartu dute gizona, eta urtebete eta bost urte arteko kartzela zigorra ezar diezaiokete. Joan den larunbatean bi emakumeri ukituak egin eta haietako bati jotzea egozten diote.
Epaitegietako iturriek azaldu dutenez, emakumeetako batek identifkatu egin du gizona. Hori eta bildutako frogen "pisua" kontuan hartuta, gizonezkoa atxilo hartzea erabaki du epaileak, argudiatuta espetxean sartu ezean ez dagoela hura epaiketara joango den bermerik.