Gizartea

Gizon bat espetxeratu dute Iruñean, andre bati sexu erasoa egitea egotzita

Ibilgailu bat lapurtzea ere leporatu diote. Biktimak salatu du, hainbat orduz autotik atera ezinik izan zuela. Atxilotuak 34 urte ditu.

Berria.info
2013ko martxoaren 18a
20:14
Entzun

Emakume bati sexu eraso egitea, bortxa egitea eta ibilgailu bat lapurtzea egotzita, Iruñeko udaltzainek 34 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo; Corella etorbideko 1. zenbakian izan zen ustezko erasoa, 13:45 aldera. Gaur espetxeratu egin dute, behin-behinean.

Udaltzainak lekura iritsi zirenean, emakumeak azaldu zien hainbat orduz bere autotik atera ezinik izan zuela gizonezkoak, eta ondoren eraso egin ziola. Haren arabera, ustezko erasotzaileak emakumearen autoan alde egin zuen, giltzak kenduta.

Udaltzaingoak eskualdeko polizien laguntza eskatu zuen gizona atxilotu ahal izateko, eta eguerdian lapurtutako autoa topatu zuten, eta gizonezkoa atxilotu zuten.

Atxilotutakoak urruntze agindu bat du beste pertsona batekiko.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.