Neska lagun ohiari sexu eraso bat egin eta hura jo ere egiteagatik, gizon bat espetxeratu dute. Larunbatean gertatu zen erasoa, Irunen (Gipuzkoa), emakumearen etxean. Sexu langilea da emakumea, eta hitzarturiko sexu harremanak izateko adostu zuten ordua. Horren ondoren, ordea, gizonezkoa emakumearengana itzuli zen, eta sexu erasoa egin zion, baita hura jo ere. Sakelakoa ere kendu zion emakumezkoari, ez zezan Polizia ohartarazi.
Emakumearen lagun batek Ertzaintzari eman zion abisua, eta gizonezkoa atxilotu egin zuten, azkenean. Orain, espetxeratu egin dutela jakinarazi dute.