genero indarkeria

Gizon bat espetxeratu dute zazpi sexu eraso egitea egotzita

38 urte ditu; igandean atxilotu zuten, Gasteizen. 

2013ko apirilaren 9a
11:56
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gizonezkoak jokaera bera izan du ustezko eraso guztietan: diskoteka baten kanpoan gerturatzen zen emakumearengana, jarraitu egiten zion eta kalean edo haren etxebizitza atarian eraso egiten zion.

Gasteizko Ertzaintzako ikerketa kriminaleko talde batek ikerketa hasi zuen, ustezko erasotzailea identifikatzeko operazioa bat abiatuz. Igandean gizonari egindako jarraipenean ikusi zuten bi emakumeri eraso egiten saiatu zela.

Ustezko sexu erasoa Bilbon

Aste Santuan ustez 16 urteko neska bati eraso zioten gizonen bila ari da Ertzaintza. Martxoaren 31ko goizaldean izan zen ustezko erasoa, Ponton kalean. Labana batekin mehatxu egin ziotela salatu zuen neskak, kamiseta urratu ziotela, ukituak egin zizkiotela eta sakelakoa lapurtu ziotela. Basurtuko ospitalean artatu behar izan zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.