Gizon bat eta haren bi seme hil dituzte tiroketa batean, Kasedan

Bi familiaren arteko liskar batean gertatu da tiroketa. Foruzaingoak hiru lagun atxilotu ditu; horiek ere, aita-semeak.

jarraia156792.jpg
2018ko irailaren 18a
07:30
Entzun

Tiroketa izan da Kasedan (Nafarroa), eta hiru lagun hil dituzte. Hildakoak 50 urteko gizonezko bat eta haren bi seme dira; 29 eta 17 urtekoak. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 18:50 aldera jaso dute abisua, eta anbulantziak, Zangozako (Nafarroa) osasun zerbitzuak eta Foruzaingoa bertaratu dira.

Poliziaren arabera, liskarrean parte hartu duten hiru lagunek ihes egin dute, baina Foruzaingoak errepidean gurutzatu ditu. Norabidea aldatu, eta NA-132 errepidean jarraika hasi zaie polizia. San Martin Unxen (Nafarroa) atxilotu dituzte. Atxilotuak 53 urteko gizonezko bat eta haren bi seme dira; Foruzaingoak jakinarazi duenez, Estellerriko herri batekoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.