Gizon bat garabi batera igo da, «babesik gabe» dagoela salatzeko
Garabi batera igota, protesta egin zuen Bergarako (Gipuzkoa) gizon batek genero indarkeriaren aurkako legea dela eta. Herriko elizaren inguruan lan batzuetarako jarritako garabira igo, eta kartel batzuk jarri zituen lege horren aurka. Azaldu zuen sei hilabeteko espetxe zigorra jarri diola epaileak bikotekide ohiari tratu txarrak ematea egotzita; gizonaren arabera, andreak salaketa kendu arren fiskalak aurrera egin zuen. Gizonak «babesik gabe uzten ditu» legeak, haren esanetan. Gose greba hasi du. Edizio hau ixteko orduan garabi gainean segitzen zuen gizonak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu