Nafarroako Gobernuak zabaldu duenez, eguerdian gertatu da ezbeharra. Zilbetiko (Nafarroa) 74 urteko gizonezkoa Adi mendira joan da beste bi lagunekin batera, eta irrist egin eta ehun metro erori da mendi magalean behera.
Larrialdi zerbitzuek Auritzeko suhiltzaileak, helikoptero medikalizatua eta Guardia Zibilaren beste helikoptero bat bidali dituzte istripua izan den tokira.
Erreskate taldeek bizirik eraman dute gizonezkoa mendian behera helikoptero medikalizatua zegoen tokiraino, eta hark eraman du erietxera. Gizonak kolpeak zituen buruan eta sorbaldan, baina ondiren bihotzekoak eman dio.