Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 22:10 aldera jo zuen trenak gizona, eta gaur goizean biktima nor den argitzeke jarraitzen zuten.
Tren zirkulazioa eten zuten ezbeharraren ostean, eta 1:15 aldera berrezarri dute. Istripua zer dela-eta gertatu den ikertzen ari da Ertzaintza.