Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, autoko gidaria 35 urteko gizon arrasatearra harrapatuta geratu da ibilgailuaren barruan. Suhiltzaileek atera dute autotik baina jasandako kolpe eta zauriengatik hil dela jakinarazi dute osasun zerbitzuek.
Autoan zihoazen beste bi lagunak, 27 eta 28 urte arrasatearrak hauek ere, zauritu eraman dituzte erietxera.
Errepideak
Gizon bat hil da Arrasaten izan den istripu batean
Arrasateko (Gipuzkoa) Maeztarreka auzo parean izan da auto istripua, gauerdia baina zertxobait geroago. Autoa errepidetik atera eta hiru metroko altueratik behera erori ostean irauli egin da. Hiru lagun zihoazen ibilgailuan. Gidaria hil egin da eta beste bi lagunak zaurituta daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu