Istripu larria gertatu da gaur goizean Usurbilen (GIpuzkoa). Automobil bat pendoitz batetik behera erori da; irauli egin da, eta gidaria egin hil da. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, gizonezko bat zen.
Automobilak bost bat metro egin ditu pendoitzean behera. Segurtasun Saileko iturriek esan dute ez dakitela zein den istripuaren zioa.
09:10 aldera gertatu da ezbeharra, GI-20 errepidean.