Hiru autoren arteko istripua gertatu zen atzo gauean, A-8 autobidean, Muskiz parean. 22:25ak aldera izan da ezbeharra.
Autoak Kantabriako noranzkoan zihoazen, eta, istripuaren ondorioz, gidarietako bi harrapatuta gelditu dira beren ibilgailuetan. Gidarietako bat, Castro Urdialeseko 54 urteko gizonezkoa, hil egin da. Beste gidarietako bat, berriz, Zarauzko 28 urteko emakumezkoa, larri zauritu da, eta Gurutzetako ospitalera (Barakaldo, Bizkaia) eraman dute.
Istirpuaren ondorioz, trafiko eragozpenak izan dira A-8aren pare horretan. Tarte batez, guztiz itxita egon da Kantabriako noranzkoa, eta Ertzaintzak N-634 errepidera bideratu ditu ibilgailuak. 01:45etan ireki dute berriro bidea.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren zergatiak argitzeko.