Istripuak

Gizon bat hil da Baliarrainen, autoa errepidetik irtenda

GI-3851 errepidean gertatu da istripua: autoa errepidetik irten eta irauli egin da. Gidariak 74 urte zituen. Ertzaintza gertaera ikertzen ari da.

Baliarrain, Orendaindik hartutako irudi batean (Gipuzkoa). IMANOL GARCIA LANDA
2022ko ekainaren 17a
09:17
Entzun

Goizaldean izan da istripua, Baliarraindik (Gipuzkoa) igarotzen den GI-3851 errepidean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, 01:00 aldera gertatu da: autoa errepidetik irten da, eta, hainbat bira eman ondoren, irauli egin da.

Larrialdi zerbitzuetako langileak abisua jaso eta berehala bertaratu dira ezbeharra gertatu den tokira, baina gidaria handik minutu gutxira hil da, lesio larriak zituelako. Gizonezkoak 74 urte zituen.

Ertzaintza gertaera ikertzen ari da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.