Gizartea

Gizon bat hil da Basaburuan inauste hondakinak erretzen ari zela

Lehenengo hipotesien arabera, erori eta altxatu ezinaren ondorioz gertatu da ezbeharra.

Berria
2014ko apirilaren 10a
18:14
Entzun

Ezbeharraren lekura joandako guardiako medikuak hilik zegoela baieztatu besterik ezin izan zuen egin. Hildakoaren ilobak, etxera afaltzera joan ez zela ohartuta, inauste hondakinak erretzen ari ziren lekura joan eta larrialdi zerbitzuei deitu zien. Ez zen suhiltzaileen beharrik izan, sua kontrolatua baitzen, eta bere kabuz itzali zen. 

Aizarotzen (Basaburua, Nafarroa) gertatu zen ezbeharra, Arraratseko bidean, atzo iluntzean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.