Donostiako Altza auzoan gertatu da. Emakume batek deitu du larrialdi zerbitzuetara, esanez gizonezko bat mehatxatzen ari zitzaiola. Ertzaintza bertara heldu denean 39 urteko gizonezkoak aurre egin die eta haiek indarrez geldiarazi dute. Ordea, giznak konortea galdu du.
Osasun zerbitzuak heldu bitartean segurtasun indarrak ahalegindu dira gizonezkoa suspertzen, baina ezin izan dute ezer egin.