Kamioi bat, irauli, eta auto baten gainera erori da. Gizonezko bat bakarrik zihoan autoan, eta istripuaren lekuan bertan hil da. Tuterako suhiltzaileak joan dira gorpua ateratzera. Hasiera batean, Foruzaingoak zabaldu du emakumezko bat zela hildakoa, baina ondoren zuzendu du gizonezkoa dela.
Istripuaren xehetasunak ikertzen ari da Foruzaingoa. Zirkulazioa bi noranzkoetan eten dute, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.