Ezbeharra

Gizon bat hil da Ermuan festetako suziriak botatzen ari zela

Euskal Herriko beste hainbat herritan bezala, jaietan daude baita Ermuan (Bizkaia) ere. Festa gehienetan egin ohi den legez suziriak jaurtitzen ari zen gaur 68 urteko gizonezkoa. Ertzaintzak jakinarazi duenez, suzirietako batek behar baino lehenago egin du eztanda eta zauri larriak eragin dizkio gizonari. Bularraldean lehertu zaio suziria eta zaurien ondorioz hil da.

2006ko uztailaren 25a
16:08
Entzun
Eguerdian gertatu da ezbeharra, 12:15ak aldera. Hain zuzen ere, herriko festak ospatzen ari dira Ermuan eta J.M.Z.P arduratzen da urtero suziriak jaurtitzeaz. Gaur, urtero bezala festetako suziriak botatzen ari zenean, behar baino lehenago egin du eztanda horietako batek. Leherketak bularraldean eragin dizkion zaurien ondorioz hil da 68 urteko gizona. Istripua nola gertatu den ikertzen ari da Ertzaintza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.