36 urteko gizon bat hil da Getxon (Bizkaia), igerileku batetik konorterik gabe atera ostean. Osakidetzaren anbulantzia bat joan zen bertara, baina medikuak ezin izan zuen hilik zegoela baieztatu besterik egin.
Autopsia egingo diote gorpuari, itota edo bestelako eritasun batengatik hil zen jakiteko.