50 urteko gizonezko bat hil da Gorlizen (Bizkaia), haren etxeak su hartuta. Segurtasun Sailak esan duenez, sua 10:30ak aldera piztu da, Iberre zeharbideko etxebizitza batean. Ertzaintza, Udaltzaingoa eta suhiltzaileak hara joan direnerako, gizona hilda zegoen. Oraindik ikerketa zabalik badago ere, badirudi hildakoa zegoen gelako koltxoian piztu dela sua.
Bi udaltzain ere artatu behar izan dituzte, kea arnastu dutelako. Suteak ke ugari sortu du, eta suhiltzaileek bizilagunei gomendatu diete eskuoihalak jartzeko ateetan, kea etxeetan ez sartzeko. Hala ere, bizilagunak ez dituzte etxetik atera behar izan.