Ezbeharra gertatu da Ilharren (Nafarroa Beherea), France Bleu irratiak jakinarazi duenez. Eguraldi txarra dela-eta, haizeak zuhaitz bat uzkaili du autobide gainera. 72 urteko gizon bat autoan zegoen, eta gainera erori zaio zuhaitza; hil egin da. Oraindik han dago larrialdi helikopteroa.
Bestalde, haizeteak eta uholdeek kalte material andana eragin dute Euskal Herri osoan, baita zauritu batzuk ere, haizeak bota dituela eta. Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian, larrialdi zerbitzuek sei pertsona artatu behar izan dituzte, haize bortitzak lurrera bota eta zauritu egin direlako. Nafarroan, berriz, urek gainezka egin dute, eta lau lagun erreskatatu behar izan dituzte autoetatik.
Arga ibaia da gainezka egin dutenetako bat Nafarroan. Han izan dira udaltzainak. Inguruetatik autoak kentzeko abisua eman dute, eta itxi egin dituzte hainbat ibai eta kale. Denboralea dela eta, Nafarroako Gobernuak Larrialdi Plana jarri du martxan.
Arga ibaiak gainezka egin du Iruñeko hainbat puntutan. Sanduzelai auzoa urak hartuta @berriapic.twitter.com/Ugvun33juN
— Ion Orzaiz (@IonOrzaiz) December 13, 2019
Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Presidentetza kontseilari Javier Remirezek azaldu duenez, arazoak "tokian tokikoak" dira, eta "kaltetutako guneetan dituzten baliabideekin egin dakioke aurre larrialdi egoerari". Arazorik larrienak Arga ibaiaren ingurumarietan antzeman dituztela esan du lehendakariordeak.
Han bakarrik ez, beste hainbat tokitan ere eragozpenak daude Nafarroan, uholdeengatik. Ultzama ibaia ere atera da, eta ura Atarrabia hartzen ari da. Bidasoa ibaia ere hazita doa, Bera inguruan.
Bidasoa ibaia hazita dago Beran. Ibaia errepidera atera da puntu batzuetan eta autoz ibiltzeko zailtasunak daude. Lesakara bidean zuhaitzak erori dira errepidera pic.twitter.com/ueJ5f0pK15
— Ainhoa Larretxea (@Ainhoaa8) December 13, 2019
Gutxienez lau pertsona erreskatatu dituzte Nafaroan; haietako hiru, Iruñean. Bat Vergel kalean erreskatatu dute, urak haren autoa harrapatu ostean. Beste bi gidari Landaben inguruan gelditu dira harrapatuta, itxita zegoen lurpeko bide batetik pasatzen saiatu direnean. Foruzaingoak bat atxilotu egin du, eta salaketa jarri dio besteari. Batek alkohol tasan positibo eman du. Atarrabian ere beste emakume bat erreskatatu behar izan dute suhiltzaileek, bere etxean ura metro bateko altuerara iritsi delako.
Nafarroako Gobernuko kideek, larrialdi zerbitzuetako buruek eta ibaiaren inguruan dauden udalerrietako ordezkariek bilera bat egin dute gaur goizean. Remirezek azaldu du "okerrena" pasatu dela jada, eta Argaren etorria "egonkortu" dela: segundoko 530 metro kuboren emaria du orain, "eta behera eginen du datozen orduetan". Bidasoa ibaiaren emaria ere jaisten ari da orain; Ezka, Zaraitzu, Irati eta Arakil ibaiak ere bidetik atera dira.
Remirezen esanetan, baina, "aurreikuspen meteorologikoa ona" da: "Arga, Aragoi eta Ultzama ibaiak egonkortu dira, eta Esako nahiz Itoizko urtegiek ongi eutsi diote uren hazkundeari".
Datozen orduetan, Argaren hazkundea Nafarroako hegoaldera iritsiko da, eta Funes inguruan gauerdi parterako espero dute ur emari handiena. Hala ere, gobernuak adierazi du ez dutela uholderik espero Erriberan.
Ebro ibaiak ere gora eginen du hegoaldean, eta mailarik altuena larunbat goizalderako espero dute. Remirezek adierazi du uholdeetarako ezarri diren segurtasun sistemek "urari eutsiko diotela".
Haizetea kostaldean
Haizea da eguneko beste protagonista. Hainbat zuhaitz bota ditu, eta arazoak sortu dira. GI-636 errepidea, esate baterako, itxita dago Irunen (Gipuzkoa), zuhaitzak erori direlako errepidera. Euskalmetek emandako datuen arabera, Matxitxakon (Bermeo, Bizkaia) 160 kilometro orduko haize bolada neurtu da, orduko 152 kilometroko abiaduran ibili da Karrantzan, orduko 122 kilometroan Donostian, orduko 105 kilometroan Bermeon, orduko 126 kilometroan Jaizkibelen, eta orduko 97,4 kilometroan Arteagan. Gainera, kostaldean haizearengatik emanda dagoen alerta laranja eguerdira arte luzatuko dute.
Santa Katalina zubia eta Ramon Maria Lili kaleko bidegurutzea. Jendea, ahal duena heltzen, lurrera ez joateko @berriapic.twitter.com/XrE1abBs7v
— Jon O. Urain (@olano_urkia) December 13, 2019
Bengoetxea kalean, baranda bat askatzear da. Kalea husten ari da Udaltzaingoa, eta bertan dira suhiltzaileak @berriapic.twitter.com/J1hIqQSKGO
— Jon O. Urain (@olano_urkia) December 13, 2019
Donostian hainbat eragozpen sortu ditu horrek, esate baterako, teniseko igerilekuaren sabaia harrotu du, eta gauza bera gertatu da Koldo Mitxelena alboko gabonetako azokaren sabaiarekin. Gainera, Konstituzio plazan teilak erori dira.
Osakidetzak ohar batean adierazi du larrialdi zerbitzuek sei irteera egin dituztela atzo gauetik, haize eta euri denboralea dela eta. Larrialdietan artatu behar izan dituzte, batez ere haize ufadek eragindako erorikoak direla eta. Haizearen ondorioz erori den txirrindulari bati lesioak artatu dizkiote osasun zerbitzuek, baita lurrera erori diren edo ibilgailu aparkatuen kontra jo duten hainbat oinezkori ere.
Arratsalderako espero da gogorrena itsasertzean: 16:00etatik 19:00etara, alerta laranja dago emanda olatu handiengatik, eta itsasgora 17:30 inguruan da. Itsasoa harro dabil dagoeneko.
Donostian itsasoa gaizto! #eguraldia@naiz_info@Euskalmet@berria@eitbAlbisteakpic.twitter.com/LmJYiG88PP
— Mikel Arreseigor (@MikelArreseigor) December 13, 2019
Arropa zintzilikatzeko egun aproposa Donostian; haize latza. Oraintxe, Easo kaleko eta Antso jakituneko zirkulazioa etenda, zuhaitz bat erori eta gero. Garraio publiko nahiz pribatua Bizkaia pasealekutik @berriapic.twitter.com/M9WFOoQQpG
— Jon O. Urain (@olano_urkia) December 13, 2019
Gipuzkoan ere, bidetik irten ez irten dabiltza hainbat ibai:
Oria ibaia Andoaingo kiroldegi parean @berriapic.twitter.com/6dbclXy6RJ
— Enekoitz Telleria (@EnekoitzTelle) December 13, 2019
Ipar Euskal Herriko egoera egoera ez da askoz hobea. 17.000 etxe argindarrik gabe geratu dira, Prefekturak esan duenez. Horrez gain, ibai batzuk ateratzen ari dira beren bidetik, eta errepide batzuk itxi dituzte. Alerta laranjan daude, eta orduko 120 kilometro arteko haize boladak espero dira.
Bideak moztuak hortik eta handik.. @euskalirratiakpic.twitter.com/R4ROoY1CIM
— titto betbeder (@TBetbeder) December 13, 2019
Larresorotik Uztaritzeko bide bazterrak hartu ditu urak. Bide nagusitik Haltsurateko bidea moztua da pic.twitter.com/zrlV5sCKKD
— Euskal Irratiak (@euskalirratiak) December 13, 2019
Kanbo behereko auzoa. @euskalirratiakpic.twitter.com/btEoj7nX8t
— oihana daguerre (@oihanadaguerre) December 13, 2019
Haize ufada handiak espero dira itsasertz osoan, eta Miarritzen, esate baterako, itxi egin dute ur ertzean dagoen igerilekua.
Ion Orzaiz BERRIAko kazetaria Iruñeko kaleetan dabil egoeraren berri ematen:
Argaren pasealekua, Arrotxapea auzoan @berriapic.twitter.com/g7TZuZ12Gu
— Ion Orzaiz (@IonOrzaiz) December 13, 2019
Ibaia eta parkea, dena bat Arrotxapean @berriapic.twitter.com/9aE0TO2LIu
— Ion Orzaiz (@IonOrzaiz) December 13, 2019
Bizkaian ere kalteak egiten ari da denboralea. Zuhaitzak erori direla eta, BI-631 errepidea moztuta egon da hainbat orduz, Bermeo eta Mungia artean. Berriatuan ere BI-2405 errepidea moztuta dago, zuhaitzak jausi direlako. Barakaldon ere izan dituzte arazoak. Izan ere, etxe baten fatxadaren zati bat haurtzaindegi baten gainera erori da.
Algunas imágenes de nuestro trabajo Bizkerre #Getxo y Autonomía #Leioa#Bomberos
— Bomberos Bizkaia (@BomberosBizkaia) December 13, 2019
Gure lanaren irudi batzuk, Getxo eta Leioan #Suhiltzaileakpic.twitter.com/YVzjfRJ2uh