Gizartea

Gizon bat hil da Iruñean, labanaz egindako zaurien ondorioz

Borroka batean zauritu dute; 30 urte zituen.

2017ko irailaren 4a
13:47
Entzun

Igande gaueko 22:51 zirenean jaso dute abisua larrialdi zerbitzuetan, eta berehala heldu da anbulantzia tokira. Iruñeko Lakartxela Mendia kalean aurkitu dute 30 urteko gaztea zaurituta. Iturri ofizialek azaldu dutenez, borroka batean zauritu dute, labanaz.

Larrialdi zerbitzuek anbulantzia medikalizatuan eraman dute erietxera, baina bertara heldu eta minutu gutxira hil da, zaurien ondorioz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.