Gizon bat hil da Izurdiagan, trenak harrapatuta

2012ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun
IZURDIAGA. 80 urteko gizon bat hil zen atzo Izurdiagan (Nafarroa), trenak harrapatuta. Guardia Zibilak emandako datuen arabera, 11:45 inguruan izan zen ezbeharra. Gizona trenbidea pasatzera zihoan, eta Alvia tren batek harrapatu egin zuen. Bertan zendu zen. Guardia Zibila istripuaren lekura joan zen, eta, epaileak agindua eman ostean, autopsia egiteko eraman zuten gorpua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.